GAUR, ARIMEN GAUA!

Azken urteotan gero eta ezagunagoa bihurtu da Halloween jaia gure artean. Ameriketatik “inposatzen” ari diren ospakizuna ere badela entzun izan dugu maiz, guztiok sinetsi arte. Baina kontrakoa dirudien arren, Arimen Gaua ospatzeko ohitura ondo errotutako tradizioa da Euskal Herrian, eta oinarri-oinarrian, film amerikarretan ikusten ditugun irudietatik ez oso urruti. Nola mozorrotzen ziren Euskal Herrian?

Ikasturte amaierako jaia

Gaur, Lameran, herriko hiru ikastetxeetako LH3 eta LH4 mailetako neska-mutilak bildu gara eta goizeko 10:00etan , jolas-parkea irekiz batera, jolas desberdinetan parte hartu dugu eguerdiko 12:00ak arte. Aipatu behar da, horretarako, gaur izandako  eguraldia, freskoa eta atsegina ,eskertzekoa dela!

Ordu biak primeran igaro ditugu, aspertzeko astirik ere ez dugulako izan!!

Jolas-parkea itxi eta gero, gutariko asko gurasoekin  “disko festara” joan da.

Ha nolako jai giro bikaina sortu izan den bertan!!!

Eta…. ordu batzuk barru….

 

1498136446642