Zuhatzan bizitakoa beti gogoratuko dugu!

Gaur amaitzen dugu ikasturtea eta Zuhatzatik bueltan etxera. Hiru egun hauetan elkarrekin emozio pila trukatu ditugu, urte askotan, agian betirako, garunaren tokitxo batean gordeta izango ditugun emozio eta bizipenak, alegia.

Orain, oporretaz gozatzea geratzen zaigu. Udako oporraldia luzea da eta egun guztiak aprobetxatuko ditugu!!!

Bertso topaketa 2019

Atzo, urtero ohitura den moduan, ikasturtean zehar landutako bertso eskolak aprobetxatuz, emanaldi batean parte hartu genuen. Aurton Karmeldar ikastetxea izan da topagune eta bertan bildu ginen gainerako eskolako bertso ikasleekin.

Bertso dotoreak bota genituen eta giro paregabean igaro genuen arratsaldea.

PLASTIKOAK ITSASOAN

Atzo, Zero Plastiko Urdaibai ekimena aurrera eramaten dutenek gure ikastolara etorri ziren, alde batetik, itsasoa plastikoz betetzen ari garela ohartaraztera, eta bestetik, ekainaren 8an egingo diren ekintzen berri ematera. Izan ere, egoera nahiko larrian daude, hain hurre dugun itsasoa eta bertako izaki bizidunak. Uste dugu argi gelditu zaigula plastikoen aurrean zein izan behar den gure jarrera: UKO EGIN, GUTXITU, BERRERABILI, BIRZIKLATU.

Ekainaren 8an egingo den ekitaldiaren helburua, Erreserbaren itsasertza garbitzea eta bertako zaborrak jasotzea da. Jarduera goizean zehar egingo da, San Juan de Gaztelugatxetik Elantxobera arte doan itsasertzeko eremuan. Arratsaldean Madariaga Dorretxean ekintza gehiago izango da. ANIMATU ETA PARTE HARTU!!!

“Eskola bidea ” martxan!

  • Bermeo herri iraunkor, seguru eta biziagoa bihurtzeko.
  • Bizitza aktiboagoa izateko, eta bide batez, ikastolarako bidean kirola egiteko.
  • Zenbat eta auto gitxiago, arrisku, zarata eta kutsadura txikiagoa izateko kalean.
  • Gure autonomia handitzeko.
  • Gure arteko harremanak lantzeko, bidean lagun barriak egin eta ondo pasatzeko…

ESKOLA BIDEA

INFORMAZIO GEHIAGO GURA IZANEZ GERO: HTTPS://WWW.ELEIZALDEIKASTOLA.EUS/NODE/875 

Egin KLIKA!

Korrika Ostegun honetan, apiralak 11n,  heltzen da Bermeora, baina gu jada motorrak berotzen hasiak gara eta ikastola barruan antolatu den “gure korrikan” parte-hartu dugu eta lekukoak pasatzen ibili gara gelarik-gela.

IKA IKA IKA…..KORRIKA!!!

AZOKA SOLIDARIOA

Neurketa honetan, Lh 6.mailako ikasleon proiektua, azoka solidario bat antolatzea izan da. Azokarako jo ta ke ibili gara esku lanak egiten: pultserak, brotxeak, arkatzak apaintzen….


Lortu dugun dirua Seber Altube ikastolako gurasoa den Endikarentzat izango da. Endikak, buruan aunerisma bat jasan zuen 40 egunez koman utzi zuena. Lehen orduetan aunerisma batek jotako %90ak bizia galtzen badu ere, Endika esnatu egin zen. Astiro-astiro, aurrerapausoak ematen ari da, baina lan neketsua da eta teknika garatuen beharrizana du ahalik eta hoberen sendatzeko. Honegatik guztiagaitik, lortutako dirua berari eskaintzea erabaki dugu.


Azoka, joan den ostegunean eta ostiralean egin genuen eta esan beharra dago arrakastatsua izan zela. Endikaren familiaren izenean, mila esker azoka hau aurrera eroateko parte hartu duzuen guztioi.

Endikaren familiaren izenean, mila esker azoka hau aurrera eroateko parte hartu duzuen guztioi.