Iritsi dira udako oporrak!!!!!

Geratu ginen bezala, gaur, goizeko 10:00etan Goiko plazatik irteteko egon gareanean  herriko auzoetatik zehar ibilalditxo bat egiteko, andereñoak ezusteko handia hartu du bere ikasleen eskuetatik.

Ez dakit nola eskertu…  bai esan behar dut opari polita mezuz beterikoa izan dela. Mila esker bihotz-bihotzez, zuekin igarotako ikastute bi hauek  zoragarriak izan dira eta beti gogoratuko zaituztet. Berriro ere, eskerrik asko.

Goizean Agarre eta Arene auzoetatik ibilalditxoa egin ondoren,  geure Talara joan gara, bertan jolasteko apur baten. Bukatzeko,  eguerdiko 13:00etan Goiko Plazara iritsi gara eta han izan ditugu zain gurasoak.

Era honetara ikasturteari bukaera apartekoa eman diogu.

Ondo izan udan eta  asko disfrutatu oporretan!!!!!!!!!!!!!!!!!!!

1498228058029

Advertisements

Ikasturte amaierako jaia

Gaur, Lameran, herriko hiru ikastetxeetako LH3 eta LH4 mailetako neska-mutilak bildu gara eta goizeko 10:00etan , jolas-parkea irekiz batera, jolas desberdinetan parte hartu dugu eguerdiko 12:00ak arte. Aipatu behar da, horretarako, gaur izandako  eguraldia, freskoa eta atsegina ,eskertzekoa dela!

Ordu biak primeran igaro ditugu, aspertzeko astirik ere ez dugulako izan!!

Jolas-parkea itxi eta gero, gutariko asko gurasoekin  “disko festara” joan da.

Ha nolako jai giro bikaina sortu izan den bertan!!!

Eta…. ordu batzuk barru….

 

1498136446642

 

“XIV. Narrazio lehiaketa”

Igarotako ostiralean, ekainarean 2an, XIV.Narrazio lehiaketaren sari banaketa ospatu zen Nestor Bastarretxearen Aretoan.

Gure gelatik, Asier Romero Lopez geratu zen finalista  “Amazonas  oihanean” ipuinarekin. Alboko gelatik, berriz, Julen Uribarri Garayo irabazle  geratu zen “Anno” ipuinarekin.

Zuek egindako lana agerian geratu izan da herrian !!!

Zorionak, bioi!!

1496910014326