Proiektuaren bukaera!

“Maite ditut, maite, gure bazterrak!” proiektua, ikasturte honetako lehena, bukatu dugu.

Proiektuan, hasieran, iazkoa gogoratuz, gero geure eskualdea landu izan dugu.Benetan, zenbat ikasi dugun!

Hemen dugu, gelan denon ekarpenekin osatutako “Txoko-Zuria”.

Zein ote da hurrengo proiektua? Beharbada kontinenteren bat? Zein? Norantz joan beharko ote gara? Auskalo!!!!!!!!!!!!!

1477633200356

Advertisements

Gure txoko berdea!

Ikasturte honetan ere gure “txoko berdearekin” jarraitzen dugu.

Aurton, ekoarduradun berria dugu eta  astean behin agenda 21-eko batzarrera joaten da eta bertan jasotako informazioa eta egindako lana gelakideei azaltzen die.

Gogoratu digu, aurtongo gaia “HONDAKINAK”izaten jarraitzen duela lelo honekin: GUTXITU, BERRERABILI eta BIRTZIKLATU.

Beraz, gai honen inguruan bilatzen ditugun albiste, argazki, marrazki…aproposak ditugu txoko berde honetan jartzeko.

1477313786145-1

Talde dinamika

1477072731313.jpgGure helburua elkar ezagutzea delarik, ikasturte honetan ere talde dinamiketan parte hartzen jarraitzen dugu. Gaur, esaterako, horretan ibili gara: lehenengo bakoitzak, bakarka, bere aurkezpena idatzi izan du. Idatzitako aukezpenak bildu ondoren, taldeka batu eta bakoitzari tokatu zaion aurkezpena talde handiari aurkeztu ondoren, besteok igarri behar izan dugu nor den aurkeztutako ikaskidea.

Benetako “nor da nor” jolasa!!

Ondoren, jolas honekin geure artean jaso izan den informazioaren inguruan, talde handian hausnarketatxoa egin izann dugu.

Elkarrengandik hainbat informazio atera izan dugu !!

Primeran igaro dugu!!

 

Gure eskualdea “Busturialdea”

Ingurumenan, 1.unitatean, burubelarri sartuta gaude. Lehenengo, “Busturiaaldea” gure eskualdearen kokapena, eraketa, bertako herriak, mendiak, errekak, kostaldea…

Eta nola ez, URDAIBAI, Biosfera  Erreserba . Hemen dauden ekosistema desberdinak ere aztertu izan ditugu.

Guzti hau biltzen duen bideo aproposa duzue hau!.