Artxiboa gaika: Txanela
DILATAZIOA
Gaurkoan, beroaren eraginez gorputzak dilatatu egiten direla, hau da, bolumena handitzen zaiela ikasi dugu. Hori frogatzeko bideo hauek ikusiko ditugu:
Gorputz solido baten dilatazioa
Gas baten, kasu hontan, airearen dilatazioa
GAUZA BERA IKUSTEN DUGU?
Efektu optikoei esker ikusmenak engainatu egiten gaituala dirudi. Zuen begiek trebatzeko dituzue hemen argazki batzuk.
ARGIAREN KOLOREA
Eguzkitik datorren argi izpia zuria dela ikasi dugu. Baina, nola ikusten dugu kolore askotako ostadarra? Adi.
ARGIAREN PROPIETATEAK
EKIN ETA EKIN IKASI ARTE
Gai berrietan murgilduz, azken txanparako prest gaude. Argia, beroa, soinua…., gure zentzumenak erne jarriz, zer ikertu eta zer ikasi emango diguten gaiak ditugu oraingoan. Gure jakin-mina asetzeko, hainbat bide jarraituko dugu eta hoietako bat zentzumenekin jolastea da. Batzuk jo ta ke aritu zarete yogurtak dastatzen, gustora zaudeten aurpegiarekin gainera. Hona hemen gelan egindako “ikumenaren jolasa”.
DIGESTIOA
Lagungarri izango duzuelakoan, hona hemen digestio prozesua azaltzeko eskemak eta bideo bat.
MATEMATIKA JIRA ETA BIRA
Zatiki baliokideak bereizten ikasteko bideo bat duzue hau.
KOORDENATU GEOGRAFIKOAK: Latitudea eta longitudea
Puntu edo toki batek lurraren gainazalean duen posizioa zehazteko koordenatu-parea erabiltzen dugu; latitudea eta longitudea.
Arestian agertzen zaizuen mapa hau lagungarri izango duzue praktikatzeko. Hau horrela izanik, ze koordenatu dute 1, 4 eta 5 puntuek? Iruzkin bat eginez erantzun.
EUSKAL HERRITIK ZEHAR
Txanelako gai hontan Euskal Herriko probintziak, hiriburuak, mugak, mendiak, ibaiak… ikasiko ditugu. Praktikatzen hasteko egin klik hemen.