BERRIA aldizkarikoekin lanean…

Pasadan barikuan, otsailak 16, Berria aldizkariko lehendakaria den Beatriz Zabalondo eta lankide bi etorri ziren ikastolara gurekin lantxo bat egiteko asmotan; batetik, egunkariaren historia eta erredakzioan nola lan egiten duten ikusarazteko azalpentxo bat eman ziguten eta bestetik, pare bat dinamika. Arratsalde batez, kazetarien paperean sartu eta gai ezberdinen inguruko berriak sortzeko aukera izan genuen.

Hau gutxi balitz, zapatu honetan Berrian agertuko gara!

ERRONKA!!!

Hemendik aurrera ERRONKA ezberdinetan parte hartzeko aukera izango duzue, nahi baduzue behintzat. Galdera bati erantzun zuzena eman ostean, frogatxo bat jarriko zaizue. Zuek izango zarete protagonistak, zuen abilezia erakusteko. Eronkak betetu ahala, eskubide bereziak lortuko dituzue. ANIMATU PARTE HARTZERA!!!

“XIV. Narrazio lehiaketa”

Igarotako ostiralean, ekainarean 2an, XIV.Narrazio lehiaketaren sari banaketa ospatu zen Nestor Bastarretxearen Aretoan.

Gure gelatik, Asier Romero Lopez geratu zen finalista  “Amazonas  oihanean” ipuinarekin. Alboko gelatik, berriz, Julen Uribarri Garayo irabazle  geratu zen “Anno” ipuinarekin.

Zuek egindako lana agerian geratu izan da herrian !!!

Zorionak, bioi!!

1496910014326