Alde batetik, udabarriko arratsalde eguzkitsua aprobetxatuz, “Kaiola Txiki” ondoko eskeilaretara urten gara, aurrez-aurre eta inguruan dagoana marraztera eta naturaz gozatzera.
Benetan, marrazkilari trebeak!
Hau, sarriago egin beharko geunke!
Bestalde,gaur, praktiketan izan dogun andereño Iraia Larrozeak bere lana amaitu dau. Lan bikaina gainera !
Alkar agurtzeko hainbat ekintza euki doguz gelan: “merendola”, puztukiak puztu, pultserak jarri eta andereño Iraiak biolina joz gain, andereño Leitzagaz batera abestu ere deusku. Biolinjotzaile eta abeslari bikaina dogu! Baina, geuk ere, sospresatxo bat egin deutsagu eta asko gustatu jako.
Eskerrik asko zuk eskeini deuskuzun laguntzagaitik.
Egunero, zutaz gogoratuko gara! Ez zaitugu ahaztuko!
Eskerrik asko zuei, plazer bat izan da hiru hilabetez zuekin lanean aritzea eta hainbeste gauza ikastea. Ez zaituztet inoiz ahaztuko !
Atsegin dutLiked by 1 person