Txanelako gai hontan Euskal Herriko probintziak, hiriburuak, mugak, mendiak, ibaiak… ikasiko ditugu. Praktikatzen hasteko egin klik hemen.
Txanelako gai hontan Euskal Herriko probintziak, hiriburuak, mugak, mendiak, ibaiak… ikasiko ditugu. Praktikatzen hasteko egin klik hemen.
Egin dugun lehen erronkan, astro bat aukeratu behar zuten eta mozorrotu. Irudimena martxan jarri zuten eta hona hemen emaitzak.
Laster izango dugu beste erronka bat. ADI!
Gelan lantzen ari garan gaiaren inguruan gauza berriak ikasteko, zer hobe, gure gelako “txoko zuria” hornitzea baino. Denetarik ekarri dute gelakideei erakusteko, liburuak, argazkiak, marrazkiak, agiriak…. eta eskuz egindako lanak ere. Txintxetak hariz elkartuz, konstelazioen maketa egin digute eta oreo-gailetekin, ilargi faseak. Irudimenak gauza askotarako balio digu, EZ DUZUE USTE?
Txanelako lehenengo gaiarekin hasita gaude. Bidai zoragarri baten murgilduta, unibertsoan zehar ibiliko gara hainbat gauza ikasteko prest. Hemen duzue bada, unibertsoaren sorreraren inguruko bideotxo bat etxean ere gozatu dezazuen.
Ikasturte honetako 3. unitatea “Mugi gorputza eta izan ontsa” bukatu dugu.
Lokomozio-aparatuaz gain, ohartarazi gara ariketa-fisikoa eta dieta orekatua egitea osasunaren lagun minak direla.
Guztia interesgarria izan da !! Eta horren adierazle gure txoko-zuria dugu!!!
Berriro be bueltatu gara ikastolara hamabostaldiko atsedena hartu ondoren.
Gogo handiarekin eta kementsu eman diogu hasiera bigarren neurketa honi . Jadanik, hasiak gara neurketako honetako lehenengo unitatearekin: lokomozio aparatua, hezurdura, burezurra, ornoak…
Guzti hau hobeto ikasteko hemen duzue lagungarri bideotxo hau:
Lantzen ari garean unitatean, aste honetan zehar ikasi eta abestu dugun abestia hobeto ikasi dezagun aukera dugu .
Ez dezagun galdu aukera hau!!!
Ea nola abesten dugun guztiok!!!!
“Maite ditut, maite, gure bazterrak!” proiektua, ikasturte honetako lehena, bukatu dugu.
Proiektuan, hasieran, iazkoa gogoratuz, gero geure eskualdea landu izan dugu.Benetan, zenbat ikasi dugun!
Hemen dugu, gelan denon ekarpenekin osatutako “Txoko-Zuria”.
Zein ote da hurrengo proiektua? Beharbada kontinenteren bat? Zein? Norantz joan beharko ote gara? Auskalo!!!!!!!!!!!!!
Gure herri zein eskualdeko klima baldintzatzen duten fenomeno atmosferiko bakoitza neurtzeko tresnak behatzen ibili gara.
Horretarako, gune aproposa izan dugu gaur, Aitxitxe-enean kokatuta ditugun barometroa, higrometroa eta anemometroa aztertzen!!
Meteorologoen lanan ari izan gara.!!
Asteburuan, gure gelakideak Urdaibaitik zehar egindako irtenaldian, jasotako urak eta lokatza behatzeko aukera izan dugu, gaur, gelan.
Zenbat bitxikeri dauden paduran!
Urdaibaiko bihotzean!