Gosari osoa egiteak daukan garrantzia eztabaidaezina da. Gauzak horrela, Kaiku eta Ikastolen Elkarteak abian jarri dute Gosari Osasuntsuak proiektua, Bizkaiko 400 bat ikasleei zuzenduta. Ekimen honek jarduera teoriko-praktikoak izan ditu, eta baita lehiaketa bat ere. Honetan, ikasleek neurri errealeko behi bat margotu beharko dute. Bosgarren eta seigarren mailako ikasleek aukera bikaina izan dute gosari osasungarria dastatzeko.