Landaren ugalketa asexuala landu ondoren, eta hau gertutik behatzeko, geranioaren eta landare igokariaren adaxkak gelara ekarri ditugu. Egun batzuk uretan sartuta utzi ditugu, gero berlandatzeko.
Baita behatu izan ditugu patata-begiak eta hauetatik nola ateratzen diren kimuak, patata.-landara sortzeko.
Amaitzeko, dilista-hazitik nola sortzen den dilista-landarea ere ikusi dugu eta konturatu gara, landarea hazi daiten, eguzkia eta ura preminazko gaiak dituela.