Gaur, proiektu honi bukaera emateko, Oskar Menendez, gelako Eleneren aita, gelan izan dugu , azaltzeko nola egiten duten lan “Txori-gorri” itsasontzian.
Azalpena interesgarria izan da, baina ikusi izan ditugun irudiak (atunak, zimarroiak, manta-arraia, marrazo ertainak, marrazo balea…) pila bat harritu gaituzte.
Zenbat lan egiten duten itsasgizonek, gero geuk etxean atuna gozo-gozo jateko.
Honez gain, beste ezuste bat ere banandu digu, gozokiak!
Eskerrik asko, Oskar, eman dizkiguzun azalpenagatik eta gozokiagatik !!!