Gaur, Aintzane Pagadigorria, gelako Mikelen ama, eta bere ikaslea den Andrea Landaluce gelan izan ditugu, haien lanaren inguruan azalpena emateko .
Lehenengo eta behin, ikasketek duten bidaia azaldu eta Euskal Herriko Unibertsitateari buruz ezaugarri garrantzitsuenak azalduz, Entzun-Ikus Komunikabideetako graduan oinarritu izan da .
Gu konturatu gara irakaslea izanik, ez dutela soilik eskolak prestatzen eta ematen , baizik eta inbestigatu eta gestionatu ere egiten dutela.
Entzun eta ikusitako guztia oso interesgarria izan da, baina gehien gustatu izan zaiguna gelan antolatu izan duten tailerra izan da. Guztiok parte hartu izan dugu , bakoitzak bere rola ederki betetuz eta garrantzitsuena taldean lan egiteak duen garrantziarekin ohartarazi gara.
Beharabada, egun batzuk barru , guk egindako lanaren berri eskuratu genezake, zorte pixka batekin.
Gainera, oparitxoak ere jaso ditugu !! Ha zelako egun ahaztu ezina!!!
Bikain igaro dugu!!
Eskerrik asko ,Aintzane eta Andrea, zuen azalpen argiagaitik eta eratu izan duzuen tailerragaitik!!