Azaroak 20: “Haur eta Nerabeen Eskubideen Nazioarteko Eguna”

Igande honetan, azaroak 20, haurren eskubideen nazioarteko eguna ospatzen da. Oso egun garrantzitsua da munduko haur eta nerabe guztientzat.

Astean zehar, “Geure eskubideak eta betebeharrak “ gaia ardatza izanik, hainbat jarduera desberdin burutu izan ditugu:

Bideoak ikusi ondoren, guztion artean agertutako eskubideak zerrendatu eta gogoeta egin dugu:  Eskubideak direla eta, haur guztiak berdinak dira baina, tamalez, bizi diren egoerak ez dira berdinak. Gure kasuan oso zoriontsuak gara, zorte handikoak, denetik baitaukagu, baina beste herrialdetako haurren errealitatea ez da gurea bezalakoa.  Ume guztiei bermatzen zaizkie eskubide hauek?

 

 

Geure hamar eskubide eta betebeharren aldarrikapena jasotako dokumentua guztiok izenpetu dugu.

1479330027937.jpg

Azkenik, bukatzeko, “Giza eskubideak dira zure tresnarik onena” abestia ere entzun izan dugu.

Komentatu eta ikusi dugun guztia daukazuen zorte itzela aztertzeko, baloratzeko eta eskertzeko baliogarria izan  dugu.

ZEUEN EGUNAZ ETA ZORTEAZ GOZATU!!

ZORIONAK HAUR ETA NERABE GUZTIOK!!

Asteburu ona izan !!

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s