Aste honetan,”Asau ” taldeko DBHko ikasleek antolatutako igarkizun lehiaketa hasi da.
Hau dala ta, ikastolako hormetan igarkizunak eskegita ikusiko ditugu, baita EUSKERAZ BIZIko paneletan ere . Azken honetan gainera,astero, igarkizunen erantzun zuzenak jarriko dituzte, guk jakin dezagun asmatu ditugun ala ez.
Beraz, guk igarkizunak asmatuz gain, buruz ikasi behar ditugu, gero, gelan igarkizun lehiaketa antolatzeko.
Guzti hau egin ondoren, EUSKERA EGUNEAN, gelan, “Asau” taldekoek esango dituzten igarkizunak asmatzeko eta geu ere, igarkizunak botatzeko trebatuko gara.
Amaitzeko, egunaro eta elkarrekin ekin behar dugu lan honetan!!!
Gogoratu, aste honetakoen hasiera:
“Pipitaki papataki ; nik dakidana nork daki?”…!!!!!