3.neurketea Kontsumoko tailerrekin hasi izan dogu.
Astelehenean, “Supermerkatua eta Erosketak” tailerra egin dogu, ekintza desberdinak burutuz. Horreetan konturatu gara oso garrantzitsua dala janari osasuntsua eta orekatua egitea.
Eguenean ,barriz, “Jostailuak eta Jolasa”tailerrean ari izan gara. Berton, joko bi egin doguz, hain zuzen ere, “Mikado” eta “Twister”. Benetan, aproposak dira geure jolasorduetan jolasteko. Gaurtik aurrera, badaukagu beste joko bitara jolasteko aukera paragabea.
Zu ere etorri gurekin jolastera!